Sopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 7a, 10:30

Benetazko billete baten ezaugarriak.

Sopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du udalerriko jatetxe batean. Hori dela eta, herritarrei eta, batez ere, merkatariei eta ostalariei, erne egoteko gomendioa eman die.

Ondoko hauek dira billete faltsu baten aurrealderen eta atzealdearen ezaugarriak, bizilagunek benetako billete bategaz konparaketa egin eta hurrengo desberdintasunak aurkitu ditzaten:

Aurrealdea

  • Ur-markarik ez da ageri. Kalitate txarreko banda holografikoa, 20 euroko inskripziorik gabe.
  • Atzealdeko “20” zenbakiak aurrealdekoarekin kointziditzen du baina kalitate txarrekoa da.
  • Erliebe falta hautematen da motibo nagusian, letretan eta billetearen balioa adierazten duen zenbaki handian.
  • Segurtasun hariaren falta.

Atzealdea

  • Banda irisatuaren falta hautematen da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun