Deialdiak Marisa Gadea sopeloztarrak zabaldu ditu, sare sozialen bidez; Gadea Bizkaiko Batzar Nagusietako hautagaia izan zen, 2015eko foru-hauteskundeetan, Ahal Dugu alderdikoa. Egindako mobilizazioetan, dozenaka lagunek salatu dituzte umeentzako parkeen eta espaloien egoera, zenbait kaleren argitasun-eza, ur-ihesak, eta Zipiriñe eta Iberre ikastetxetan ikasgela gehiago behar dituztela batez ere.