Umeen abesbatza sortu dute Sopelan, Urepelen ekimenez

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 27a, 16:01

Oraindino aurkezpen ofizialik egin ez badute ere, umeen abesbatza sortu dute Sopelan, Urepel abesbatzaren ekimenez. Oraingoz, hamar neska-mutilek osatzen dute abesbatza txikia, baina kide gehiago onartzeko asmoa dute.

Hala, gura duten 7 eta 14 urte bitarteko umeek gurasoei esan behar diete Urepel abesbatzagaz harremanetan ipintzeko, honako bitartekoen bidez: 635 753 323 telefono-zenbakia edo gerva.e@gmail.com posta elektronokoa.

Astelehenero ordubeteko saioa izango dute nerabeek, 17:30etik 18:30era, Kurtzio kultur etxean. Gerba Etxebarria Urepel abesbatzaren presidenteak beste elkarte batzuek emandako sostengua nabarmendu du; tartean, Lagun Artearena eta Meñakozena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun