Sopela Business Market egingo dute bigarrenez, azaroan

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 28a, 12:23

Sopela Business Marketen lehenego edizioaren irudi bat. © SBM

Negozio-azoka egingo dute Sopelan, enplegua sortzen laguntzeko. Azaroan izango da, baina daborduko izena eman daiteke, doan.

Sopelako Udalak bigarrenez antolatuko du Sopela Businnes Market, datorren azaroaren 9an eta 10ean, Kurtzio kultur etxean. Udal-iturriek zabaldu dutenez, negozio-merkatu hori "Sopelako eta eskualdeko ekintzaile-proiektuak bultzatzeko topagunea" izango da; bertan izango dira zenbait eragile, instituzio, inbertsore, ekintzaile, enpresa eta aditu, "sustapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera indartzeko", udal-iturrien arabera.

Bigarren edizioan berritasunak izango direla iragarri du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzi sozialistak: "egun bira zabaldu dugu ekimena", joan den urtarrilean egindako azoka "arrakastatsuan" parte-hartzaileek "denbora gehiago" eskatu zutelako. Modu berean, "protagonismo handiagoa eman diegu Interneteko lan-topaketei". Azoka doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharra dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun