Halaber, Olabide kaleko asfaltoaren konponketa-lanei hasiera eman zieten atzo; oinezkoentzako pasabideak ere igoko dituzte. Lan horien iraupena bi aste ingurukoa izango da eta, kasu honetan, obrak egingo dituzten gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak ipiniko dituzte.