Gabonetan hogeita hamarna ekintza antolatu ditu Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 15a, 11:00
Olentzero eta Mari Domingi, Sopelan.

Aurten ere, ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du Sopelako Udalak, herritar guztiek Gabonetan zehar disfruta dezaten. Hogeita hamarna ekintza egongo da: kanpai aurreratuekin hasiko da programazioa, zapatu honetan, abenduaren 16an; eta urtarrilaren 5ean amaituko da, Errege Magoen kabalgatagaz.

Adin eta gustu guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: kanpai aurreratuak, tailerrak, antzezlanak, kontzertuak, irteerak, kalejirak, puzgarriak, egonaldi irekiak, Txu-txu trena eta "Go!azen 4.0" ikuskizuna. Halaber, bizilagunek tradizioz beteriko eta garai honetan ohikoak diren bestelako ekintzez ere disfrutatu ahal izango dute, hala nola, Olentzero Gaua, San Silvestre lasterketa, Urte Barri eta Errege Magoen kabalgata eta harrera.

Egitaraua

Abenduak 16, zapatua

  • 17:00-20:00 Txapa-tailerra eta talde-argazkia, Iparragirre kalean.

Kanpai aurreratuak. Antolatzailea: Sopelako Koadrilen Koordinakundea.

  • 19:30 Poteoa.
  • 21:30-22:00 Kanpaikadak.
  • Ostean, DJa.

Abenduak 21, eguena

Gaztelekua (13-18 urte)

Abenduak 22, barikua

  • 19:00 "Olentzeroren sekretua" antzezlana, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Sarrera: 3 euro, umeak; eta 5 euro, helduak.

Abenduak 23, zapatua

  • 17:00-20:00 Txapa-tailerra eta talde-argazkia, Bentatxu kalean.
  • 19:00 Kalejira, Kolpez Blai taldeagaz, Urgitxieta plazatik abiatuta.

Abenduak 24, domeka

  • 11:30-13:30 "Gabonetako iratxoak" kale-antzerki ibiltaria, Sopelako kaleetan.
  • 11:30-13:30 Kalejira, Kuklux fanfarreagaz, Larrabasterran.
  • 17:00 Olentzero Gaua. Kalejira, Larrabasterrako Urgitxieta plazatik udaletxeraino.

Abenduaren 26tik 30era

  • 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena, udaletxeko plazatik Larrabasterrara.

Abenduak 26, martitzena

  • 19:00 "Kontu Kantari" II txotxongilo-kontzertua, Kurtzion. Sarrera: 3 euro (umeak) / 5 euro (helduak).

Gaztelekua (13-18 urte)

Abenduak 27, eguaztena

  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Puzgarriak, udaletxeko plazan.

Abenduak 28, eguena

  • 16:30 "Astonauta tronpeta flauta" (Ene Kantak) ikuskizuna, Udaletxeko plazan. Sarrera: 4 euro, umeak; eta 6 euro, helduak.

Abenduak 29, barikua

  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Tailerrak, udaletxeko plazan.

Gaztelekua (13-18 urte)

  • 21:00 Semilla Negra taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan. Doan.

Abenduak 30, zapatua

  • 18:00 Ballet-ikuskizuna, Maria Nikolayeva talde errusiarragaz, Kurtzio kultur etxean. Sarrera: 3 euro, umeak; eta 5 euro, helduak.

Abenduak 31, domeka

  • 12:00-14:00 Kalejira, Funky Steel Brass Band taldeagaz, Larrabasterran.
  • 17:00 San Silvestre lasterketa, Urgitxietatik abiatuta. Izen-ematea: www.triatlonsopelana.org (abenduaren 27ra arte). Salneurria: 2 euro.

Urtarrilak 1, astelehena

  • 13:00 "Urbe barri barri" umeentzako animazioa, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Doan.

Urtarrilaren 2tik 5era

  • 09:00-14:00 Gabonetako egonaldi irekiak (4-10 urte). Izen-ematea: Kurtzio kultur etxea (abenduaren 18tik 27ra arte).

Urtarrilaren 2tik 4ra

  • Gazteentzako ekintza bereziak (11-18 urte). Izen-ematea: Kurtzio kultur etxea (abenduaren 18tik 27ra arte).
  • 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena, udaletxeko plazatik Larrabasterrara.

Urtarrilak 2, martitzena

  • 18:00 "Izar" (Marie de Jhong) ikuskizuna, Kurtzio kultur etxean. Testu barik. Sarrera: 4 euro, umeak; eta 6 euro, helduak.

Urtarrilak 3, eguaztena

  • 18:00 "Jon Braun" (Anita Maravillas) antzezlana, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Sarrera: 4 euro, umeak; eta 6 euro, helduak.

Urtarrilak 4, eguena

  • 16:00 "Goazen 4.0" ikuskizuna, Kurtzion. Sarrera: 6 euro. AGORTUTA DAUDE

Urtarrilak 5, barikua

  • 18:00 Errege Magoen kabalgata, Larrabasterratik udaletxera arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun