Etxebizitzak alokatzen laguntzeko dirua emango du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 8a, 18:32

Sopelako udaletxea.

Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa martxan ipini du. Erakunde publikoak 40.000 euro bideratuko ditu. Interesa duten pertsonek urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera, Sopelako Udaleko erregistro nagusian (Sabino Arana, 1), edota Larrabasterrako herritarren arretarako bulegoan (Gatzarriñe, 2). Sopelako EH Bilduren arabera, "berandu datoz" laguntza horiek.

Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak aitortu duenez, “udalerrian etxebizitza egokiak alokatzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude. Hori dela eta, Udalak laguntza ekonomiko hauek abiarazi ditu herritar guztiei etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko, eta hauei bere etxebizitzaren alokairuaren ordainketa egitea errazagoa izan dadila lortzeko xedez”. Halaber, gaineratu duenez, “etxebizitza-arloan konponbideak eskaintzeko aurrerapausoak ari gara ematen, etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko, arrazoizko prezioan etxebizitzak eskuragarriagoak izan daitezen”.

Onuradunak

Adin-multzo bi ezberdinduko dira: 18 eta 35 urte arteko pertsonak (A-Modalitatea) eta 36 urtetik gorako pertsonak (B-Modalitatea). "A" modalitateari emango zaion kopururik handiena 20.000 eurokoa izango da eta "B" modalitateri beste 20.000 eurokoa.

Diru-laguntzen onuradun izan daitezke, gutxienez, baldintza hauek guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisikoak:

  • Diru-laguntzaren eskatzaileak etxebizitza baten alokairu kontratu baten titularra izan beharko du, eta etxebizitza hori bere ohiko egoitza izan. 
  • Nazionalitate espainiarra eduki beharko du, edo Europar Batasuneko Estatuetako baten nazionalitatea, edo Europar Espazio Ekonomikoarena, edo Suitza. Beste atzerritarren kasuan, Estatu espainiarrean legalki bizi beharko dira.
  • Errolda: diru-laguntzen onuradun diren BUko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute eskaera egiten duten momentuan, eta gainera, bizikidetza-unitateko (BU) pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe.
  • Diru-laguntza eskatzen zuen pertsonaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  • Eskatzaileetako edo BUa osatzen duten kideetako batek ere ezin izango du izan bere jabetzako etxebizitzaren bat, salbu eta herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako jabetza osoko etxebizitza baten titular-kide denean.
  • BUko diru-sarreren muga urteko deialdian:
    • 25.000,00 euro gordin urtean,bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago.
    • 32.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago.

Interesa duten pertsonek, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Sopelako herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarri erregulatzaileetan kontsultatu ahal izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun