Otsailaren 2ra arte izena eman daiteke Agate Deuna kantu-lehiaketan

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 24a, 10:59

Agate Deuna bezpera, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Agate Deuna dela eta, aurten ere taldeko kantu-lehiaketa martxan ipini du Sopelako Udalak. Ohikoa den legez, otsailaren 4an, domekan, izango da, Agate Deuna bezperan. Izena otsailaren 2ra arte eman daiteke.

Lehiaketa goizez eta arrastiz izango da. Kategoria bi egongo dira: A maila, 18 urtera artekoentzat; eta B maila, 18 urtetik gorakoentzat. Kategoria bakoitzeko sari bana emango dute: A kategoriako talde irabazleak 150 euroko saria eskuratuko du, eta B mailakoak, 250 euro. Horretarako, ondoko guneetan abestu beharko dute: Larrabasterrako Urgitxieta plazan 12:00etan, edo udaletxeko plazan 18:00etan, baita taberna hauetan ere: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe eta Irubide. Kantariek baserritar-jantzia eroan beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun