Blog hori zein den ez du argitu EH Bilduk. Hala ere, bitakora horretan ustezko iruzurgilea "Sopelako EH Bilduko zerrendan lehenengo ordezkoa" izan zela ere aipatu zuten, ezkertiarren arabera. Subiranistek azaldu dutenez, "18. postua izan zen hori 2015eko udal-hauteskundeen zerrendan, alegia, postu guztiz sinbolikoa eta aukerarik gabekoa Sopelan zinegotzi izateko, udaletxean alderdi guztien artean bakarrik 17 zinegotzi baitaude".
Dena dela, daborduko Sopelako EH Bilduk berba egin omen du gertatutakoaz pertsona horregaz, gaian sakondu eta egin beharreko zehaztapenak egiteko asmoz. "Une honetan gertatutakoari buruzko ikerketa bukatu barik dago: orain arte egiatzat hartu diren zenbait adierazpen oker egon daitezke. Momentuz, Sopelako EH Bilduk mota honetako jokaerak gaitzestea besterik ezin du egin", adierazi dutenez.