Ekimen horren bitartez, herriko inauteriak suspertu gura dituzte Sopelako Kuadrillek. Mozorrotzeko aurtengo gaia zinema da; jarduerak herri-bazkariagaz hasiko dira. Horretan, parte hartzeko txartelak Laiak tabernan eta Ugari supermekatuan eros daitezke; bazkarira joateko autobusa 14:00etan irtengo da elizatik.
Horren ostean, 17:30ean, mozorro-desfilea egongo da: musika aurretiaz bidali behar dute lagun-taldeek, sopekoor@gmail.com helbide elektronikora.
Arrastian, 19:00etan, autobusez herri-gunera jaitsiko dira eta 19:30etatik aurrera, elizan hasita, poteo musikatua egongo da.