Sopelako ludotekan izena emateko epea, zabalik

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 12a, 11:59

Kurtzio kultur etxean dago ludoteka. © SOPELAKO UDALA

Sopelako ludotekan izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik, Kurtzio kultur etxeko sarreran, Sopelarin udal-bulegoen edo udaletxean.

Ludotekako jarduerak martxoaren 1etik ekainaren 30era arte izango dira, Kurtzio kultur etxean. 4 eta 12 urte bitarteko umeek parte har dezakete horretan: 4 eta 7 urte artekoek (2014tik 2011ra jaioak), astelehenetik barikura (17:00-18:30), eta zapatuetan (10:30-14:00) egingo dute; eta 8 eta 12 urte artekoak (2010etik 2006ra jaioak) astelehenetik barikura (18:30-20:00), eta zapatuetan (16:30-20:00).

Ordainketa martxoan zehar egin beharko dute gurasoek, Kurtzio kultur etxeko sarreran edo udaletxean. Prezioak ondokoak dira: 20 euro (lehenengo umea), 18 euro (sendi bereko bigarrena) eta 16 euro (familiako hirugarren umea eta hurrengoak). Halaber, otsailaren 28an, eguaztenean, batzar informatiboa egingo dute, 19:00etan, ludotekan bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun