1981eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi euskal herritarra torturapean, Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan. Atzo bete ziren 37 urte gertaera horretatik; hain zuzen ere, aurtengo Torturaren Kontrako Egunean, Europatik zigorra heldu zaio Espainiako Gobernuari Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideei "tratu anker eta iraingarriak" emateagatik eta horiek behar bezala ez ikertzeagatik.