Ostalaritza bultzatuko dute Sopela Conecta egitasmoaren bitartez

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 22a, 17:47

Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako zinegotzia den Teresa Fernández sozialista. © SOPELAKO PSE-EE

Geolokalizaziora, sarean posizionamendua hobetzera eta ostalaritza-sektorearen sustapenera bideratutako ekimen pilotua da.

Googlek okasiorako sortutako Google Business tresnaren bidez, kanpaina "tour" birtualen bitartez garatzen da. Horiei esker, edozein pertsonak, munduko edozein lekutik, bere ordenagailutik edota gailu mugikorretatik, atxikitako establezimenduak bisitatzeko aukera izango du.

Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako zinegotzia den Teresa Fernándezen berbetan, "kanpaina honegaz, euren negozioa sustatzeko erreminta berritzailea eta erabilgarria ipintzen dugu ostalarien esku, modu pilotu edo doan".

Taberna, jatetxe eta hotelen artean, hasteko, hogei establezimendu sopeloztar izango dira ekimenean parte hartuko dutenak.

Programa fase bitan antolatuko da:

  • Dendaren diagnostikoaren gauzatzea, sarean daukan posizionamendua eta inguru digitalean duen bistaratzea kontuan hartuta.
  • Googlek baimendutako profesional talde tekniko batek saltoki denak bisitatuko ditu irudiak eta bideoak eskuratzeko: establezimenduan zehar 360 graduko "tour" birtual bat gauzatzeko aukera emango dute horiek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun