Sopelako emakumezkoak gogoz hartu dute aurten Udalak eta Itzartu elkarteak deitutako martxoaren 8ko elkarretaratzea. Andreetako batek zeroan kartelean irakur zitekeen esaldia ondo baino hobeto adieraz zitekeen bizi zen giroa: "Iraultza feminista izango da edo ez da izango". Hasieran, martxoaren 8ko greba feministara lotutako mobilizazioa zela zabaldu zuten arren, Itzartukoek eta udal-arduradunek ez diote erreferentziarik egin horri: Emakundek plazaratutako adierazpena irakurri dute eta herritarrak gaur egongo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzera mugatu dira. Kontzentrazioaren akabuan krabelin moreak banatu dituzte. Bitartean, Algortan deituta zegoen Uribe Kosta mailako manifestaziora abiatu dira beste horrenbeste sopeloztar.