Inguruan txalet bat eraikitzeko lanean zebilen hondeatzaile batek tutueria bat hautsi zuelako gertatu zen gas-ihesa. Sopelako puntu horretara bertaratu ziren suhiltzaileen hiru unitateek, udaltzainek eta gas-teknikari batek erabaki zuten ondoan bizi den familia bere etxebizitzatik irten behar zela. Larrialdi-zerbitzuetako profesionalek Bareño kale horretako sarbidea moztea ere erabaki zuten.
Ordubete geroago, suhiltzaileek gas-hornidura etetea lortu zuten. Osasunerako arriskutsua ez zela ikusi zutenean, desalojatutako familiari etxera bueltatzeko baimena eman zioten. Horrela, 18:00ak aldera, larrialdi-zerbitzuak joan ziren eta Sopelako Bareño kaleak normaltasuna berreskuratu zuen.