Udal-iturrien arabera, joan den apirilaren 2an trafikoko prebentzio kontrol bat egiten ari ziren bitartean, udaltzainek auto bat geldiarazteko agindua eman zuten, baina gidariak ihes egin zuen. Gutxira, agenteek gidaria harrapatu eta hura identifikatu zuten.
Beharrezko informazioa kontrastatu ondoren, ikusi zuten gidariak ia 5 urte zeramatzala gidabaimeneko punturik gabe, azaldu dutenez. Hirugarren aldia da hura punturik gabe gidatzen harrapatzen dutela, eta epaiketa arin baterako deitu dute, ikertu gisa.