Aisialdi egitasmo horietan parte hartu gura dutenek maiatzaren 2tik eta 31ra bitartean izena eman beharko dute Sopelako udaletxean, Sopelarinen edo Kurtzio kultur etxean. Musikaz Blai egitasmoan parte hartu gura dutenek, aldiz, musika eskolan bertan, aurrez aurre, izena eman beharko dute.
Udaleku denen zehaztasun denak ikusteko sakatu hemen.
Izena emateko ordutegiak:
- Sopelako udaletxea eta Sopelarin (Larrabasterra): astelehenetik barikura, 9:00-13:30.
- Kurtzio kultur etxea: astelehenetik barikura, 11:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta zapatuetan eta domeketan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.