Lehendabizi, gaia eta ezaugarriak eman eta azalduko dituzte, horretarako hitzordua barikuan, hilaren 13an jarri dute, arrastiko 19:00etan. Hurrengo egunean, film-laburren emanaldia egingo da Kurtzio kultur etxean, arrastiko 19:30ean. Gonbidapena irekia da eta jarraian sari banaketa egingo dute. Iluntzeko 21:00etan lunch-a eman eta talde-argazkiak egiteko aukera egongo da.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun