2010a gogorra izan zen, Sopelan: hiru sopeloztar bizia galdu zuten lan-istripuetan. Urte bi beranduago, 2012an, langile horien omenez EH Bilduren alkatetzak Juaregizar plazako monolitoa ipini zuen.
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da zapatua, apirilaren 28a. Hori dela eta, Sopelako EH Bilduk ekitaldi xumea egingo du, Jauregizar plazako oroigarrian, "Lan-istripuz hildako lagunak, beti gogoan” goiburuaren pean. Hitzordua 13:00etan ipini dute; lore-eskaintza eta ohorezko dantza egingo dituzte.
2010a gogorra izan zen, Sopelan: hiru sopeloztar bizia galdu zuten lan-istripuetan. Urte bi beranduago, 2012an, langile horien omenez EH Bilduren alkatetzak Juaregizar plazako monolitoa ipini zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!