Paddam bikoteak musika frantsesa eroango du Sopelara

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 9a, 13:01
Estefanía S. Wulf (ahotsa) eta Iñaki Miguel Camio (pianoa eta gitarra) musikariek osatzen dute Paddam bikotea. © SOPELAKO UDALA
Musika frantsesa egiten duen Paddam bikoteak kontzertu berezia emango du Kurtzio kultur etxean, bariku honetan, maiatzaren 11n. "Le Récital de la Chanson" ikuskizuna aurkeztuko du, 20:00etan. Estefanía S. Wulf (ahotsa) eta Iñaki Miguel Camio (pianoa eta gitarra) musikariek osatzen dute bikotea. Sarreren prezioari dagokionez, helduentzat 4 eurokoa izango da eta umeentzat 3 eurokoa.
Errezitaldian 50eko eta 60ko hamarkadako musika frantseseko abestirik ospetsuenak entzuteko aukera egongo da. "Une hunkigarriak erritmodun doinuez txandakatuko dira, guztiontzat ezagunak diren klasikoak interpretatuz", adierazi dute antolatzaileek. Paddamen errepertorioak betiko kantuak jasotzen ditu, Edith Piafen "La Vie en Rose" edota Charles Aznavourren "La Boheme", besteak beste. 
 

Horrez gainera, ikuskizunean ahots eta gitarra set bat ere eskainiko da, George Brassens eta Francis Cabrel kantautoreei dedikatua. Paddam bikotearen ikuskizun honek arrakasta handia lortu du Bizkaiko beste udalerri batzuetan: Bilbon, Gernikan, Busturian eta Sestaon, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun