Ekimena barikuan egingo da Sopelako Landabe kaleko 12.ean. Proiektua euren "lan eta gizarte garapena eta garapen profesionala" bilatzen duten emakume ekintzaileei zuzenduta dago.
Sopelako Udalak adierazi duenez, "redALDEren V. Topaketaren barruan dagoen ekimen honek gure inguruko andrazkoen beharrizan, ideia eta proposamenak ezagutzea eta aukera profesional gehiago eta hobeak dituen ekosistema sortzea du helburu".
Izen-ematea eta egitaraua
Ekintzan parte hartu nahi duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena 944 065 500 (110. luzapena) telefonoaren edo empleo@sopela.eus helbidearen bidez.
Topaketa 11:00etan hasiko da redALDE ekimenaren aurkezpenagaz. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Sopelako eta Bizkaiko andrazkoen artean eta haien mesedetan aukera profesionalak sortzeko, partekatzeko eta zabaltzeko diseinatutako sarea da”. Segidan, 11:00etatik 12:00etara, “dinamika: work kafea – aukerak sortzen" ekimena gauzatuko dute. Eta amaitzeko, 12:00etatik 12:30era sarean alta egiteko eta aktibatzeko aukera egongo da.