2018/05/23 19:00

Hitzaldia

Hitzaldia
Kurtzio Kultur Etxea Sopela, Sopela
Izenburua: "Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik". Parte-hartzaileak: Oskar Arantzabal (UEU). Helena Franko (UEU eta EHU). Zelai Nikolas (Gure Esku Dago) Hitzaldiaren hizkuntza: euskara hutsez.    "Euren etorkizuna modu librean erabaki nahi duten herriek tresnak, egiturak eta irizpideak behar dituzte. Bai Eskozian bai Katalunian azken urte hauetan hausnarketa sozioekonomiko ugari bezain aberatsak gauzatu dira. Hitzaldi hau irakaspen horien inguruan gogoeta egiteko aukera ezin hobea da". Hitzaldiaren data eta lekua: 2018ko maiatzaren 23an, 19.00etan (Kurtzion, Sopelan).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun