Adoptatzeko asmoa duten sopeloztarrek, animali horiek aurrez-aurre ezagutzeko eta egokiena aukeratzeko helburuagaz, maiatzaren 30 eta 31n (10:00-14:00) eta ekainaren 1ean (16:00-20:00), 11 animali horiek Udaletxeko plaza bisitatuko dute.
Nabarmentzekoa da ere, animali horiek adoptatu gura dituzten pertsonek zentroaren instalazioak bisitatu dezaketela. Bertan, langileek animali bakoitzaren ezaugarriak eta adoptatzerakoan jarraitu beharrekoak eta bete beharreko legeak azalduko dizkiete. Iurretan (Amatza auzoa, 5) dagoen zentroaren ordutegia honakoa da: astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Azkenik, gogorarazi beharra dago, txakur edo katu bat kalean aurkitzekotan, Udaltzaingora (944 065 511) deitu behar dela, Sopelako Udalak animaliak identifikatu eta jabea aurkitzeko zerbitzua baitauka erabilgarri.