Oposiziora aurkeztu ahal izateko baldintzen artean honako hauek daude: adinez nagusia izatea, Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta B gidabaimena izatea, besteak beste.
Eskaerak Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian eta udal-webgunean egin daitezke, eskabideak behar bezala bete ondoren.