Lehenengo ikastaroa hasiberrientzat izango da, eta bigarrena, aurreratua. Parte hartu gura dutenek izena eman dezakete sopelakopanderojoleak@gmail.com helbidearen bidez, hamar euro ordainduta. Saio biak 18:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dira.
Bestalde, Sopelako jaietan “III Zantzo Txapelketa” egingo dutela iragarri du Sopelako Panderojoleak taldeak.