Pintadak egin dituzte PSE-EEren Sopelako egoitzan

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 22a, 15:07

© BIZKAIKO PSE-EE

Gaur goizaldean pintada batzuk agertu dira PSE-EEren Sopelako egoitzan. "Esan nogaz ibiltzen zaren eta esango dizut nor zaren" irakur daiteke 155 zenbakiaren ondoan, Katalunian 155. artikulua mantentzean sozialisten erantzukizuna salatuz.

Bizkaiko Sozialisten Batzorde Betearazleak pintadak kondenatu ditu. Adierazi dutenez, "errespetua ezagutzen ez dutenek bandalismoaren bitartez eta besteei kalte eginez berba egiten besterik ez dakite. Intolerantziak ez du inoiz irabazten".

"Guk, Sozialistok, badakigu nogaz ibiltzen garen: herritarrakaz. Beti egin dugun moduan, legalitatearen eta bizikidetzaren eskutik goaz. Etorkizun bat sortu gura dugu, leku hobe baten bila goaz. Iraganean ez gintuzten atzera bota, orain ez dute lortuko", esan du Bizkaiko PSE-EEk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun