Iazko txapelketan, Sopelako jaietan ere egindakoa, Garazi Arruti Garaizar Getxo Herri Kirol Taldeko kideak eta Aritz Martin gernikarrak irabazi zituzten txapel nagusiak. Gazteen txapela, berriz, Beñat Obietak jantzi zuen.
Izen-ematea zabalik dago, datorren eguaztenera arte, hilaren 20ra arte. Kirolari interesdunek inskripzioa egin dezakete honako bitartekoen bidez: herrikirola@gmail.com posta elektronikoa edo 944 217 781 telefonoa.