"Arazo teknikoak tarteko", zapatu honetarako, ekainaren 16rako, Kurtzio kultur etxean antolatutako Sopela eta Larrabasterrako jaietako kartelaren eta programaren aurkezpena bertan behera utzi dute, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Bestalde, aurkezpenaren barruan antolatutako “Miss Karaoke” ikuskizuna, udagoienera arte atzeratuko dute.