Ordu bi beranduago, 21:00ak aldera, txikiek zein nagusiek indarrak berreskuratu ahal izango dituzte, txokolatada izugarri gozo bati esker. Gaua biribiltzeko, sua piztuko dute 22:00etan, udaletxeko plazan. Urteko gaitz guztiak erretzeko aukera izango da. Eta jardunari amaiera emateko Bilaka dantza-taldeak "Negua" ikuskizuna eskainiko du.
"Babo Royal" ikuskizuna
Gorka Ganso aktoreak azaldu duenez "Babo Royal" osatzen dute "50 metro koadroko inperioak, burutik jota dagoen erregeak eta trobalari bitxiak". Hala, lurralde txiki horretan xelebrekeria izango da jaun eta jabe. "Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharra dago", irudikatu du Gansok, argi utzita "Babo Royal" jolasa dela, bertan hierarkiak trukatzen direlako, egunerokotasunak harritzen duelako, normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta daudelako.