Jon Mirena Landa Gorostiza doktoreak zuzendutako txostenean ageri denez, gorroto-delitutzat jo dute 2017ko ekainaren 20an Sopelako Iñaki Deuna eta Zubigane kaleen artean izandako liskarra, "elkarregaz borrokan zebiltzan txakur batzuen jabeen arteko eztabaidan esandako irain eta esaldi arrazistak direla eta".
Sopelako udaltzainek esku hartu zuten lau pertsona horien aferan: "aldeen artean gurutzatutako salaketen ondoren, Sopelako Udaltzaingoak ikerketa ireki zuen, eta ondorioz sopeloztar biri ikertu gisa lesio desberdinak sortzea leporatu zitzaien". Beraietako bati, gainera, "nahasitako beste aldearen kontra irainak eta kutsu arrazistako komentarioak" esateagatik gorrotozko delitua leporatu zioten.