Iturrien arabera, ertzainek goizean egin zuten lehen atxiloketa, Sopelan. Bigarrena Getafen egin zuten, Espainiako Poliziaren laguntzagaz.
Joan den martxoaren 1ean, Ertzaintzak gizon baten gorpua atera behar izan zuen Bakioko itsaslabar batetik. Biktiman indarkeria-zantzu nabarmenak zeuden, gorpuak hainbat labankada zituelako. Gizona otsailean desagertu zen Bartzelonan, bere bikotekideak salatu zuenez. Biktimak droga-trafiko aurrekariak zituen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, eta horren harira egin dituzte atzoko atxiloketa biak. Ikerketa zabalik dago oraindino.