Udako jaiak 2018

Larrabasterrako karmenak, aste-akabuko jaien lekuko

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 11a, 11:54

Eguenetik astelehenera, adin denentzako hamaika ekitaldi antolatu ditu Sopelako jai-batzordeak, batez ere, Larrabasterrakoei begirakoak; baina, gainerakoak ere gozatzera gonbidatuta daude, zelan ez bada!

Uztailak 12, eguena

  • 17:00    Globoflexia-tailerra, Urgitxieta plazan. Kalejiran jantziko dituzten txanoak egingo dituzte bertan.
  • 19:00    XXXI. Futbito-txapelketaren finalak, Urko kiroldegian.   

Uztailak 13, barikua

  • 17:00    Akanpada, Iberrota plazan. Adin txikikoek nagusi bategaz egon beharko dute.
  • 18:00    Parrilada, Jubilatuen Etxean.
  • 19:00    Jaien hasiera: itsasoko animaliakaz kalejira, Loiola Ander Deuna kaletik abiatuta.
  • 20:00    Pregoia eta txupinazoa, Plaza Beltza kultur elkartearen eskumenez.
  • 20:30    Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Iberrota plazan.
  • 23:30    I love 80 kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 14, zapatua

  • 09:00etatik aurrera Txiki txef ekintzak, Iberrota plazan. Gofreak eta fruta-zukuak egiteko tailerra.
  • 10:00-14:00 3x3 saskibaloi-txapelketa, Urko kiroldegian. Haurrak, kadeteak, junior eta senior-mailak (14 urtetik gora). Gizonezkoak, emakumezkoak eta talde mistoak.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako eta gazteentzako jolas parkeak, Urgitxieta plazan.
  • 12:00    Jule kale-antzerkia, Hortzmuga konpainiarena, Urgitxieta plazan.
  • 13:30    Kalejira, Sopela Kantari taldeagaz.
  • 14:30    Herri-bazkaria, Urgitxieta plazan. Txartelak uztailaren 12ra arte eros daitezke, Goxe Break tabernan eta Larrabasterrako turismo-bulegoan. Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkalostean Sopelako Panderojoleak eta Sopela Kantariren kideak egongo dira.
  • 18:00    Tiragoma-txapelketa, Iberrota plazan.
  • 20:00  Dantza-plaza, Aiko taldeagaz, Urgitxieta plazan.
  • 23:30    Kontzertua, Oxabi taldearena, Urgitxieta plazan.

Uztailak 15, domeka

  • 10:00etatik aurrera Marmitakoen lehiaketa, Urkon.
  • 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 Haurrentzako eta gazteentzako jolas-parkeak, Urkon.
  • 14:00    Marmitakoen aurkezpena.
  • 15:00    Marmitakoen lehiaketaren sari-banaketa.
  • 16:30    Bits-jaia.
  • 16:30-20:00 Txiki txef ekintzak, Urkon. Fruta-brotxetak, gozokiz egindako tartak egiten ikasteko umeentzako tailerra, txapa tailerra eta simuladoreak. 5 urtetik aurrerakoentzat.
  • 20:00    Sefini kale-antzerkia, Trapu Zaharra konpainiaren eskumenez, Iberrota plazan.
  • 21:30    Bilbainadak, Gaupasa taldearenak, Iberrota enparantzan.
  • 23:00    Kontzertuak: Zipote Records eta Kop taldeenak, Urgitxieta plazan.  

Uztailak 16, astelehena

  • Goizean zehar Kalejira Barinatxe Txistu taldeagaz.
  • 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 Umeei eta gazteei begirako jolas-parkeak, Urgitxieta plazan.
  • 12:00    Meza nagusia, Karmengo elizan. Ondoren, Sopelako Lagun Artean abesbatzaren kontzertua, eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00    Barinatxe Txistu taldearen kalejira, Karmengo elizatik Urgitxieta plazara. Ostean, Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz dantza-taldeek erakustaldia egingo dute, Urgitxieta plazan.
  • 12:00    Kalejira, Jauregizar plazatik udaletxeraino, Sopelako Barinatxe txistu-taldea, Sopelako Panderojoleak, Txantreako erraldoiak eta Meñakoz eta Eguzkilore dantza-taldeakaz.
  • 17:00-20:00 Txiki txef ekintzak, Urgitxieta plazan: madalenak, gailetak eta taloak egiten ikasteko umeei begirako tailerra.
  • 18:00    Sokatira-erakustaldia, Gaztedi sokatira-taldearen eskumenez. Ondoren, Karmen jaietako I. Sokatira txapelketa herrikoia.
  • 21:30    Guillem Alba y la Marabunta musika-ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun