Lasterketa 13:30ean hasiko da eta ohikoa denez, maila bi izango ditu: testigantza-proba, kilometro batekoa; eta maila absolutua, bost kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako partaide denei oparitxoa emango zaie eta umeei, domina bana.
Izen-ematea doakoa izango da eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.