Athletic eta Bizkerre taldeen jokalari ohiak hamar partidatan jokatu zen Betisen joan den denboraldian eta horietatik seitan titularra izan zen. Talde zuri-berdeak eskertu du Torrek "Betisen alde erakutsi duen beharra eta konpromisoa" eta lan-etorkizunerako "zorte handia" opa dio.
Futbolariak sare sozialen bidez besarkada bana bidali die Betiseko profesional eta langileei, "egoeragatik ezin izan baitut zuzenean agurtu". Modu berean, zorte ona opa die daborduko taldekide ohiak direnei, datorren denboraldiari begira. Sevillako zale zuri-berdeak ere gogoan izan ditu Torrek; "egunez egun" eurengandik jaso duen babesa eta hurbiltasuna eskertu egin die.