"Lanok urte osoan zehar higiene-maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz", agintari sopeloztarrek adierazi dutenez.
Lan hauek batez ere igerilekuetako hustuketan eta produktu kimiko desinkrustatzaileen eta desinfektagarrien bidezko garbiketan oinarrituko dira. Halaber, igerilekuen sistemak errebisatuko dira (uraren tratamendu-sistema eta arazketa, filtroak, motorrak, bonbak, fondo-garbiketak, balbulen itxiera…) eta behar izanez gero, elementuen garbiketari, urinketari, konponketari edota ordezkapenari ere ekingo zaio. Azkenik, igerilekuak, berriro ere urez beteko dira eta ur hori berotu egingo da.
Sopelako alkatea den Gontzal Hermosillak adierazi duenez, "urtero egiten diren garbiketa mota hauek, abuztuaren 1ean hasi eta 15ean bukatu ohi dira, ekintza- eta jarduera-mailak modu nabarmenean behera egiten duen garaia, hain zuzen ere". Halaber, igerilekua bera sakon garbitzeaz gainera, geldiunea aldageletan, pasabideetan, sabaietan eta abarretan ere garbiketak egiteko aprobetxatuko da. “Kirol-zerbitzuak eta ekipamenduak bere osotasunean errebisatuko ditugu; hala, den-dena egoera ezin hobean egongo da hurrengo denboraldiari aurre egin ahal izateko", gehitu du agintariak.
Bestelako lanak
Azkenik, bestelako instalazioetan ere, errebisio-, inspekzio-, ordezkapen- eta konpontze-lanak ere egingo dituzte. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, igerileku handiaren baldosen juntura eta makina klimatizatzaile berri baten instalakuntza.
Udalerriko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresako mantenu- eta garbiketa-lanetara bideratutako langileetako eta zuzendaritzako kideen artean, denera, hamaika pertsona dira aipatutako lanez arduratzen banbiltzanak.