Hainbat gunetan kokatuko dituzte, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Paperontzi berriek, harri artifizialez eta aluminioz fabrikatutakoak, 80 litro inguruko edukiera daukate. Angeluzuzenak dira, hondakinak alde guztietatik botatzeko aukera eskainiz. Udalak 11.000 euro inguru inbertitu ditu hogeita hamar paperontzi hauek erosteko. Zakarrontziak jaso ahala instalatzen joango dira, irailerako bere osotasunean kokatuta egon daitezen.
Zigarro-mutxikinak eta paperak dira egunero garbitzaileek kaleetan jasotzen dituzten hondakin ohikoenak. Hori dela eta, Udalak herritarrei garbiketa mantenuan aktiboki laguntzeko deia luzatu gura die. Halaber, Udalak hiri-altzariak zentzuz eta arduraz erabiltzeko mezua zabaldu gura du, herritarrek ganorazko erabilera eman diezaieten.