"Jarraibide digitalek bereiziko garrantzia dute surfean, eta gero eta enpresa gehiagoren bilakabideari eragiten diot", adierazi dute Kosta Festeko antolatzaileek. Gai horretan oinarrituko dira hirugarrenez jaialdiaren barruan egingo duten Sopela Business Meeting jardunaldian, beti bezala surfaren garapena ardatz.
Kosta Festeko arduradunek iragarri dutenez, besteak beste Denny Jaconni, "Surfline"-ko marketin-zuzendaria etorriko da Sopelara irailaren 20ko ekitaldirako. Munduko online hedabiderik handiena da "Surfline" kaliforniarra: 175.000 bisita baino gehiago jasotzen du egunero.
Harez gain, surfaren munduko nahiz informazioaren teknologiako beste profesional eta aditu batzuk ere egongo dira Sopela Business Meeting-en. Parte hartu gura dutenek aukera daukate honezkero izena emateko, turismo@sopela.eus posta elektroniko helbidearen bitartez.