Emakumeen arloko jardueretarako 15.000 euro banatuko dituzte, eta 12.000 adinekoen arlokoetarako. "Bi kasuetan, proiektuek baliagarriak izan behar dute udalerrirako, Udalak arlo horretan eginiko jarduketak handitu, osatu edota ordeztuko dituztenak", adierazi dute.
Sopelan erroldatuta dauden pertsona fisikoek eta udalerrian egoitza daukaten pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea.