Garbiketa, gune berdeen mantenua, bide-segurtasuna, kirol-instalazioak, umeentzako jolas-parkeak eta bide publikoetako obra edo konponketen gainekoak izan dira jasotako ekarpen gehienak. Gontzal Hermosilla alkateak gogorarazi du iaz baino gutxiago batu direla, baina gai gehiagoren gainean; 2017an, izan ere, proposamenen % 85ek gai bakarra eduki zuten ardatz: Zipiriñe ikastetxearen hobekuntza.
Datozen asteetan, udaleko teknikariek aztertu egingo dute jasotako ekarpenak ekonomikoi zein teknikoki bideragarriak ote diren. Kontuan eduki beharra dago proposamen bakoitzari lotutako diru-kopuruak ezin duela 40.000 euro baino gehiagokoa izan. Guztira, Udalak 150.000 euro bideratu ditu onartzen diren proposamenak gauzatzeko, "aurreko urtean baino 50.000 gehiago".