Beste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Ekitaldiak euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen ditu: gastronomia, musika, dantzak, kirola, eta abar.
1924an turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen ekimena; hala, iraileko bigarren aste-akabuan, udaletxeko plaza eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri izango dira. Aipatutako ekintzez gainea, bestelako batzuk antolatu dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Hika konpainiaren “Sagartu” antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizuna; jardun musikalak, Barinatxe txistu taldeagaz, Sopela Kantarigaz eta Sopelako panderojoleakaz; Eguzkilore eta Meñakoz dantza-taldearen agerraldia; aizkolariak eta pala-txapelketak; eta sukalki-, gazta-, barazki-, lora- eta fruta-lehiaketak ere bai.
Egitaraua:
Irailak 8, zapatua
- 10:00etatik aurrera, nekazatza-azoka, udaletxeko plazan. Goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte.
- 11:30 "Sopelako udala" Pala Txapelketako finalak, udal-pilotalekuan. Sarrera, doan.
- 13:30 Gazta-, barazki-, lora- eta fruta-txapelketen sari-banaketa, udaletxeko plazan.
- 20:00 Antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen "Sagartu" ikuskizuna, Hika konpainiagaz, udaletxeko berdegunean. Euria izatekotan Zipiriñen.
Irailak 9, domeka
- 10:00-11:00 Sukalki Txapelketan izen-ematea, udaletxean. Goizean zehar, Sopelako Panderojoleek herriko kaleak alaituko dituzte.
Arauak:
Sukalkia zankarroiagaz egin ahal izango da bakarrik.
Aurkezteko gutxieneko errazio kopurua: 6
- 11:30 Herri-kirolak: Bikotekako Bizkaiko Aizkolari Txapelketaren finala, udaletxeko berdegunean.
- 12:30 Euskal dantzak Eguzkilore eta Meñakoz taldeakaz, udaletxean.
- 13:00-13:30 Kazolen aurkezpena.
- 14:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.
- 18:00 Umeentzako disko-festa, udaletxeko plazan. Euria izatekotan, Zipiriñen.