Udal-iturriek zabaldutakoaren arabera, gertaera pasa den eguazten goizean izan zen, 10:30ak aldera, gizonezko bat garrasika, mehatxuka eta jarrera desafiatzailez bat-batean udaletxean sartu zenean. Alkatea, harreran zeuden langileen dei bi jaso ostean eta zenbait lekukoren aurrean, herritarra lasaitzen saiatu zen, gaineratu dutenez. "Mehatxu pertsonalak jasotzeaz gain, erreflexuzko keinu baten bidez, eraso-ahalegina saihestea lortu zuen", diote bertoko arduradunek.
"Hautetsitako karguei erasotzen dien pertsonak horrelako ekintza gogaikarrietatik ondorio barik atera ez daitezen, dagozkion neurriak hartzea" eskatu du alkateak. Gontzal Hermosillak istilua gertatu izana sentitzen du eta izandako gertakariak ez errepikatzea espero du.