Aniztasun funtzionala duten 50 pertsona inguruk izena ematea espero dute antolatzaileek, aurreko edizioetako kopuruak kontuan hartuta. Horiekaz batera senideak ere egongo dira, eta denek edukiko dute aukera bai surfean jarduteko bai harean egingo diren ekintzetan parte hartzeko, goizeko 09:00ak aldera hasita eta bazkalordura arte.
Lehorreko joko horiek dinamizatzeko, hain zuzen, Getxo Errugbiko Talde Inklusiboaren eta Haszten elkartearen laguntza edukiko dute. Parte-hartzaileak txandaka ibiliko dira uretan eta harean.
Izena emateko 660 302 536 telefono-zenbakira deitu edo info@amesten.org posta elektronikoko helbidera idatzi beharra dago. Hamar euroko ekarpena egin behar du familia bakoitzak.