"Horrelako gertaerak ez dira onargarriak", adierazi du Bizkaiko PSE-EEk. Alderdi horrek gaineratu duenez, "dirudienez eraso honen egileek oraindino ez dakite demokrazian gaudela, eta errespetua oinarria dela; haiek ez dira ezelako ideiarik defendatzeko moduak".
Sozialisten berbetan, "berriro ere esan beharra daukagu horrelako ekintzakaz zeozer lortuko dutela uste duten intoleranteek iraganean kateatuta gelditu direla; hori baino ez dute erakusten: asmatutako mundu batean bizi dira zeinean erasoak eta gorroto duten, gainontzekook desiratzen dugun askatasunaren eta errespetuaren aurrean".
Gaur arrastian egingo duten udaleko osoko bilkuran, pintaketak gaitzesteko adierazpen instituzionala onartzea proposatuko du Sopelako PSE-EEk: "demokrazia-garaian ez da onargarria ezelako alderdi politikoren egoitzak holako edo bestelako erasoa sufritzerik; aldiro-aldiro izaten dira Sopelako Herriko Etxearen kontrako erasoak".