Euskaraldiko Sopelako batzordeak herriko hamaikakoa izango dena aurkezteko ekitaldia egingo du eguen honetan, urriaren 18an, Jauregizar plazan; hitzordua 18:30ean ipini dute. Horregaz batera, bertso-saioa egingo dute Paule Loizagak eta Unai Mendiburuk. Eta plaza-dantzak egongo dira, Meñakoz kultur elkarteko trikitilariakaz eta panderojoleakaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!