Gizonezkoetan, podiuma osatu zuten Vicente Romero galiziarrak, Ethan Eguiguren donostiarrak eta Kalan da Silva kanariarrak.
Aurten Siroko Surf Superligak formatu berria estreinatu zuen: Estatu espainiarreko surflaririk onenak lehiatu ziren hiru kanporaketetan: Berrian (Kantabria), Zarautzen eta Doniñosen (Coruña). Horietako onenak, hamabina emakume eta gizon, sailkatu ziren joan den aste-akabuan Gijongo San Lorenzo hondartzan Superligako tituluagatik borrokatzeko.
Bertan, Canalesek Garazi Sanchez mendean hartu behar izan zuen, titulua lortzeko; Sanchezek iazko Superliga irabazteaz gainera, aurtengo Berriako eta Zarauzko kanporaketak ere irabazi zituen.
Sopeloztarrak nabarmendu du "Lehian dena emateko urtebete gogor lan egiten ibili ondoren... Gijongoko San Lorenzon lehenengo postua lortu dut". Hondartza hori berarentzat "talisman" bat dela onartu du surflariak. Ez da Canalesek egin duen aitorpen bakarra: "oso jende onaren aurka lehiatu naiz, ez didate txandak batere erraz utzi. Finala oso lehiatua egon da; Iara Domínguez zoriondu behar dut, egin duen urte oso onagatik eta txapelketan erakutsi duen surf indartsuagatik". Canalesek 6.000 euroko saria jaso zuen Gijónen.