Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ekimenean parte hartzea erabaki dutenak Belarriprest eta Ahobizi rollen bitartez.
Hariez gainera, Sopelan herritarrek osatutako hainbat talde eragile mugitzen dabiltza ekimenagaz bat egiteko eta ekimena bera sustatzeko, garatzeko eta zabaltzeko (udal-euskaltegia, musika-eskola, Beone Sopela, Kaleka antzerki-taldea, Ander Deuna Ikastola, Kurene Eskola, Zipiriñe ikastetxeko gurasoen elkartea, Meñakoz Taldea, Peña Txuri Surf Taldea, Ugeraga Futbol Taldea…). Orain arte, taldeek hainbat jarduera burutu dituzte eta daborduko ehunka sopelaztarrek eman dute izena ekimenean parte hartzeko.