Hala, Udalak eta elkarteak emozioz beteriko ekitaldia antolatu zuten, nagusien etxean. Bertan Amelia bera, bere alaba Toñigaz eta Carmenegaz, eta Antonia eta Casimiraren senitartekoak izan ziren, bestelako lagun eta elkarteko kideez gainera. Omenaldia ohorezko aurreskuagaz hasi zen 18:30etan eta jarraian, Lagun Artea abesbatzak kantu bi eskaini zituten. Ondoren, Sopelako Udalaren eta Lagun Artea elkartearen izenean, plaka, lore sorta eta tarta bat entregatu zitzaien. Azkenik, parte-hartzaileek lunch batez gozatzeko aukera izan zuten.
Goizean, euren urteurrenagatik zoriontzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia den Sergio Murillo eta Bizkaiko Tutoretza Erakundearen zuzendari kudeatzailea den Oier Zuberogoitia Amelia eta Antoniaren etxeetan izan ziren. Bertan, Lizasoren grabatu bat eta lore sorta bat eman zizkieten.