Pertsona ekintzaileentzako, enpresentzako eta negozioentzako programa martxan ipini du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 30a, 10:55

© SOPELAKO UDALA

Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, Sopela Mentoring formakuntza-programa sortu du bertoko Udalak, ekintzailetza eta mentorizazioa (Sopelako pertsona-ekintzaileei, enpresei eta negozioei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua) bultzatzeko. Informazio gehiagorako edota izen-emateak: Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila, empleo@sopela.eus edo 944 065 500 (Luz. 110).

Horretarako, Secot Bizkaia erakundearen laguntza izango du Sopelako Udalak. Secot Bizkaia Bilbon 1991n eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta sektore desberdinetako (ingeniariak, ekonomistak, abokatuak edo informatikoak, eta abar) profesionalak izan diren 40 boluntario taldekatzen ditu, zeinek eskuzabalki, euren denbora, ezagutza, kontaktuen sarea eta esperientzia eskaintzen dizkieten ekintzaile edo enpresa sortu berri txikiei edo erronka berriei aurre egiteko beharrizanak dituztenei, euren jarduera ekonomikoa ezartzeko eta garatzeko jarduketan laguntzeko.

Mentoring Sopela, pertsona edo talde gidatu bakoitzaren beharrizanen arabera, modu pertsonalizatuan gauzatzen den programa da, puntualki edo zenbait hilabetetan zehar, euren negozioa hobeto ezartzeko edota finkatzeko edo erronka berriei aurre egiteko parte-hartzaileen ahalmen eta gaitasunak sustatzeko xedez.

Faseak:

  • Aurretiazko hitzordua Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Saileko profesionalegaz, izena-emateko eta eurekaz elkarrizketa bat izateko.
  • Hitzordua talde mentoreagaz. Mentorizatutako pertsonek zein proiektutan lan egin gurago duten definituko dute, prozesu horretan langile baten laguntza izango dute. Elkarren arteko konfidentzialtasun akordioaren sinatzea.
  • Trebetasun lehiakorraren eta enpresa-kudeaketaren inguruko eta mentoring-proiektua diseinatzen laguntzeko formazio tailerrak egingo dira.
  • Mentore-taldearen eta langile teknikoen arteko aldizkako bilerak esperientziak partekatzeko eta programa bukatzerakoan bakarkako bilerak emaitzak aztertzeko.

Halaber, programaren barruan berbaldi dibulgatzaile eta heziketa-hitzaldiak egingo dira, herritarron ekintzailetzaren aldeko jarrera sustatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun