Soldatzaile-ikastaroa antolatu du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 31a, 08:00

Gaur egun, industria‑arloko enpresak soldadurako profesional ugari eskatzen dabiltza. © SOPELAKO UDALA

Langabezia borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar daitezen, soldadurako profesional legez trebatzeko ikastaro bat martxan ipini du bertoko Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez.

Parte hartu gura dutenek azaroaren 5etik eta 16ra artean izena eman beharko dute www.sopela.eus webgunean edota udal-bulegoetan.

Gaur egun, industria‑arloko enpresak soldadurako profesional ugari eskatzen dabiltza, soldadura oso erabilia delako ia arlo produktibo denetan; besteak beste, autogintzan, petrokimikan, ontzigintzan, ekipamendu‑ondasunei lotutako jardueretan, eraikuntzan, eta, bereziki, egitura metalikoen eraikuntzan.

Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak adierazi duenez, "beste behin, Udalak, ahalegin ekonomiko eta kudeaketazkoa egin du, zeinarekin enplegua sortu, enplegagarritasuna sustatu eta sopeloztarren bizi‑kalitatea hobetu nahi dugun". Ildo horretan, Teresa Fernández Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Saileko zinegotziak gehitu duenez, "prestakuntza guztiontzako elementu klabe bat da, baina bereziki birziklatu eta lan‑merkatuko eskari berrietara egokitu behar duten langabeentzako".

Ordutegia

Ikastaroa azaroaren 26an hasiko da, eta honako ordutegia izango du: astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara. Teoriko-praktikoa izango da, 10 eguneko iraupena (50 ordu) edukiko du eta banakako kabinetan emango da. Ikastaroa Nuevas Técnicas Profesionales-ek zuzenduko du eta Leioan duen egoitzan emango da (Iturriondo kalea, 10, geltokiaren ondoan).

Toki-kopurua mugatua izango da (gehienez 10 pertsona); beraz, parte hartu gura dutenek azaroaren 5etik 16ra artean eman beharko dute izena. Izena emateko orria eta deialdia arautzen duten oinarriak www.sopela.eus webgunean eta udal‑bulegoetan daude eskuragarri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun