Putxerak, ostera, 12:00etatik 13:00etara artean aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzak putxera bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Osagaiei dagokionez, txorizoa, odolostea, urdaia eta saiheskia ezinbestekoak izango dira eta txerrikia edota txahal-hegala bezalakoak ere onartu egingo dituzte.
Sariak ere ugariak izango dira. Alde batetik, 10 sari orokor egongo dira, txapelez, garaikurrez, ikatzez, pizgailuz eta diruz osaturikoak. Beste alde batetik, 15 sari herrikoi banatuko dituzte.
Zaila izango da iazko marka haustea; izan ere, guztira, 163 putxera aurkeztu zituzten. Baina… ezina, ekinez egina! Animatu eta parte hartu!